Siglak punturik gabe idatzi behar dira euskaraz, baita gaztelaniaz ere.
- TXARTO: N.A.N. / D.N.I., T.G.S.S. / G.S.D.N.
- ONDO: NAN / DNI, TGSS / GSDN; …
Gainera, euskaraz, siglak deklinatzerakoan ez da kontuan hartu behar nola idazten diren, nola irakurtzen diren baizik. Esate baterako:
- TXARTO: NANren, ZULUPko, BEZren…
- ONDO: NANaren, ZULUPeko, BEZaren, GSDNren…
ADIBIDE BATZUK
- GSDNren ofizioaren kopia = Copia del oficio de la TGSS
- Ikertuari eta kaltedunei buruz Eibarko 1 zk.ko ZULUPen egin diren aurreko deklarazioak = Las anteriores declaraciones de investigado y de perjudicadas de la UPAD nÂș 1 de Eibar
- Ustezko ezgaiaren NANaren fotokopia = Fotocopia del DNI del presunto incapaz
ITURRIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.