
Asteleheneko ekitaldi horretan abiatu berri den proiektuaren nondik norakoak jakinaraziko dira. Bilbon izango da hitzordua, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (JAN) areto nagusian, eta parte hartuko dute, besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburuak, eta Juan Luis Ibarra JANeko lehendakariak.
AUZIA EUSKARAZ proiektuaren helburua da EAEko edozein epaitegitan auziak hasieratik bukaerara euskaraz izapidetu ahal izateko aurrerapausoak ematea. Proiektu horrekin eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkari judizialak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak…) bere eragin eremuan euskararen erabilera areagotzeko ekimen eraginkorrak sustatu nahi dira, horretarako eragile juridiko guztien arteko lankidetza bilatuta.
Justizia Administrazioan euskararen normalkuntzaren arloan ekimen eta proiektu ugari egin izan badira ere, bide luzea daukagu oraindik egiteko. Arloz arlo asko dago egiteko, euskarak merezi eta dagokion lekua izan dezan.
Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzako lantaldea (epaiBi)
“Iritsi nahi duenak aurkitzen ditu bideak”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.