2013-11-06 Auzia Euskaraz
Zuzenbide Fakultateko IusKom taldeak bi hitzaldi antolatu ditu azarorako Komunikazio Eleaniztuna Auzitegietako Prozeduretan izenburupean.
Azaroaren 18an, EpaiBi-ri –Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntza taldea– eta Auzia Euskaraz proiektuari buruzko azalpenak jasoko dituzte bertaratuek; azaroaren 26an, berriz, 2010/64/UE zuzentarauak interpretaritzaren alorrean dakartzan aldaketak izango dira mintzagai.
EHUren Donostiako Zuzenbide Fakultateko batzar aretoan izango dira hitzaldiak, eta aldi berean, bideokonferentzia bidez, Leioan ere ikusi ahalko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.