4.200 termino edo esaldi berri gehiago Justiziako Itzulpen Memorian Euskal Herriko Unibertsitateak, Justizia Sailak eskatuta, itzuli zituen legeen lexikoak gehitu ondoren.
Guztira 14 lexiko edo hiztegi kargatu dira Euskal Herriko Unibertsitateak “Legeak-Leyes” bilduman argitaratutakoak, informazioa ondorengo arloetan banatuta dago:
- Konstituzio auzitegia
- Jabetza intelektuala
- Espainiako konstituzioa
- Lan arloa
- Lehia
- Lurzorua
- Botere judiziala
- Gizarte segurantza
- Enplegua
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileak
- Administrazioarekiko auziak
- Jabetza industriala marka
- Kontsumoa
Kargatutako Lexikoetan hizkuntza juridikoan erabiltzen diren termino edo esaldi asko topa ditzakegu, inguru judizialean lanean diharduten profesionalentzat erabilgarri izan daitezkeenak.
Eduki hauek edozein erabiltzailerentzat eskuragarri daude, Justizia.net-eko euskararen arloan (http://www.justizia.net/euskara-justizian) zein “e-Toolbar” tresnaren bidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.