2013-12-03

Atzo egin zen Auzia Euskaraz proiektuaren aurkezpen ofiziala

2013/12/02 Auzia Euskaraz

Dakizuen bezala, gaur abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta hori aprobetxatuz AUZIA EUSKARAZ proiektuaren aurkezpen ofiziala egin zen atzo Bilboko Justizia Jauregian.

Atzoko ekitaldian abiatu berri den proiektuaren nondik norakoak jakinarazi zituzten Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak, Juan Calparsoro EAEko Fiskal Nagusiak, Ángel Gil Bizkaiko Auzitegiko lehendakariak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburuak eta Xabier Balerdi Auzia Euskaraz proiektuaren arduradunak.

Bertan izan ziren Ana Agirre Justizia sailburuordea, Manuel Valín Justizia zuzendaria, Jon Arturo Uriarte Justizia Administrazioko zuzendaria eta Tatiana González Kabinete zuzendaria.

AUZIA EUSKARAZ proiektuaren helburua da EAEko edozein epaitegitan auziak hasieratik bukaerara euskaraz izapidetu ahal izateko aurrerapausoak ematea. Proiektu horrekin eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkari judizialak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak, funtzionarioak…) bere eragin eremuan euskararen erabilera areagotzea nahi da, horretarako eragile juridiko guztien arteko lankidetza bilatuta.

Komunitate juridikoari AUZIA EUSKARAZ proiektua aurkezteko ekitaldiak komunikabideetan ere izan du oihartzuna. Hona hemen aurkezpen ofizialaren inguruko hainbat albiste:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.