2014-01-24

Epaileen lan-taldea

2014-01-24 Auzia Euskaraz

Bagabiltza aurrerapausoak ematen Auzia Euskaraz proiektuan poliki-poliki. Orain arte abokatu eta prokuradoreen lan-taldeetan egindako lanaren eta ditugun asmoen berri eman dugu nagusiki blog honetan, baina gainerako eragile juridikoekin lanean hasteko sukalde lanetan ere bagabiltza.

Epaileen kasuan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak abenduaren 13an egindako bileran Auzia Euskaraz proiektuaren berri eman zitzaien bertako epaile eta magistratuei. Orain, epaile eta magistratu euskaldunen inplikazioa lortze aldera, mezu berezi bat bidaliko zaie Epaibitik epaile euskaldunei, haiekin pertsonalki biltzeko proposamena eginez eta proiektuan parte hartzeko zuzenean gonbidatuz. Jakinda euskaraz ondo ez moldatu arren, badela proiektuan gustura parte hartuko lukeen epailerik, gainontzeko guztiei ere mezu orokorrago bat bidaliko zaie asmoaren berri emateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.