2014-01-30

Lankidetza Ertzaintzarekin

2014-01-30 Auzia Euskaraz


Urtarrilean Erandioko Ertzain Etxeko euskara teknikariekin bildu ginen eta Auzia Euskaraz proiektua aurkeztu. Oso interesgarria iruditu zitzaien eta lankidetza eta elkarlanerako prest agertu ziren.

Elkarrekin lanean aritzeaz gain, bi gai hauei buruz aritu ginen besteak beste:

1.    Atestatuak euskaraz egin ahal izatearen garrantzia ertzain etxeetan. 
2.  Epaitegiak eta Ertzaintza lotzen dituen aplikazioan egokitzapenak egitea, atestatuak euskaraz doazela zehaztu ahal izateko.

Lankidetzarako harreman honekin beste bide bat zabaldu zaigu auziak euskaraz izapidetu ahal izateko. Hasiera besterik ez da, lankidetzarako lehenengo urratsa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.