2014-01-15

Lege testuen eguneraketa eta itzulpena

2014/01/17 Auzia Euskaraz

Gipuzkoako eta Bizkaiko abokatu zein prokuradoreekin egindako bileretatik garbi atera genuen ondorio bat izan zen legeak oinarrizko lan tresna direla haientzat eta ezinbestekoa dela horiek euskara itzulita eta eguneratuta izatea. Lege gehienak euskaratuta dauzkagu, baina asko eta asko ez daude eguneraturik.

Baliabide mugatuak ditugunez, lehentasunak ezartzea izan zen hurrengo pausoa eta hori egiteko erabaki genuen onena abokatu eta prokuradoreei eurei galdetzea zela eta hala egin genuen posta elektroniko bidez itzulitako legeen zerrenda bat bidaliz. Erantzun asko jaso ditugu eta eskerrak eman dizkizuegu ekarpenak eman dituzuen guztioi.

Azpiko taulan daude bilduta zer 8 legek duten eguneratzeko lehentasuna profesionalengandik jasotako erantzunen arabera (lege bakoitza zenbat abokatuk/prokuradorek aukeratu duten hartu dugu irizpide gisa lehentasuna ezartzeko):
Legeak Lehentasun maila
1.     Prozedura Zibilaren Legea 16
2.     Zigor Kodea  11
3.     Kode Zibila 11
4.     Prozedura Kriminalaren Legea  10
5.     30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena  4
6.     Adingabeen erantzukizun penalari buruzko Lege Organikoa 4
7.     49/1960 Legea, jabetza horizontalari buruzkoa  3
8.     36/2011 Legea, Lan Jurisdikzioa arautzekoa   3

Bestalde, oraindik itzuli gabe ditugun legeen inguruan ere iritzia eskatu genuen eta bidalitako zerrendan agertzen ez ziren legeetatik hurrengo hiruak proposatu ziren:
•    Lan ikuskaritzaren Erregelamendua: 928/1998 Errege dekretua.
•    4/2013 Legea, etxebizitzen alokairuen merkatuaren sustapena eta malgutasunerako neurriak
•    14/2013 Legea, ekintzaileei eta beraien nazioartekotzea laguntzekoa

Informazio guzti hori aintzat hartuta, eta esan bezala gure baliabideak mugatuak direnez, honako lau lege testuen euskarazko bertsioak eguneratzen hastea erabaki da: Kode Zibila, Zigor Kodea, Prozedura Zibileko Legea eta Prozedura Kriminaleko Legea.  Jaso ditugun ekarpen guztiak kontuan izango ditugu lehentasunak ezartzeko garaian aurrerantzean ere.

Gure asmoa da jadanik lantzen ari garen, eta abokatuen eta prokuradoreen laguntzaz haien beharretara egokitzen joan nahi dugun euskarri informatiko erabilgarri batean jartzea horiek. Euskarri informatiko hori, gero profesionalen bulegotako ordenagailuetan jarriko ditugu.

1 iruzkin:

  1. Egun on. Ekimen interesgarria da, baina konturatu zarete Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, argitaratzen direla euskaraz lege mailako xedapen guztiak?
    Atzeratuta doa, baina den-denak argitaratzen dira euskara txukunean.

    Hor duzue, esaterako, 4/2013 Legea. 2013ko ekainaren 5eko euskarazko Gehigarrian dago (http://www.boe.es/boe_euskera/dias/2013/06/05/pdfs/BOE-A-2013-5941-E.pdf)

    14/2013 Legea, berriz, oraindik ez da argitaratu BOEn euskaraz, baina "euskal legezalea" web gunean aurkitu daiteke:
    https://sites.google.com/site/euskallegezalea/estatukoaraudia/14-2013-legea

    ErantzunEzabatu

Mila esker zure ekarpenagatik.