2014-02-19

Abokatu eta prokuradoreentzat e-Toolbarra erabiltzeko prest!

2014-02-19 Auzia Euskaraz!

Abokatu eta prokuradoreentzat euskaraz lan egiteko laguntza tresna (e-Toolbarra), bereziki haientzat garatua, bulegoz bulego instalatzen hasiko gara otsailaren 24an.

Orain arte Auzia Euskaraz proiektuan parte hartzen ari diren abokatu eta prokuradore guztiekin telefonoz harremanetan jarriko gara hitzorduak jartzeko. Bulegoetara bisitak Epaibi lantaldeko informatikari eta hizkuntza normalkuntzako teknikari edo trebatzaileek egingo dituzte.

Euskaraz lan egiteko tresna berria instalatu eta berau erabiltzeko azalpenak emango dizkizuegu. Horrez gain, aurrerago e-Toolbarrean integratzeko asmoa dagoen Lege testuen atalaren diseinuari buruzko galdetegia ere pasatuko da. Atal berri hau erabiltzaile izango direnen beharretara ahalik eta gehien egokitzeko asmoa dugu.

Tresna instalatutakoan testu editorean, word-en, integratzen da. Testu editoretik,  "e-Toolbar" ikonoan klik eginda, leiho hau irekiko da:






e-Toolbarrean honako aukera hauek aurkituko dituzue:

1) Itzultzailea: Justiziako Hiztegi Terminologikoa kontsultatzeko eta esaldi motzak itzultzeko aukera
2) Ereduak: abokatu eta prokuradoreen ereduak kontsultatzeko aukera
3) Galdetu: epaiBiri zure galderak egiteko aukera
4) Pilulak: gomendio linguistikoak kontsultatzeko aukera
5) Gehiago: kanpoko baliabideetara lotura eta testuak kopiatzeko aukera.
6) Bidali zure iruzkina: edozein pantailatatik erabiltzaileak iruzkin bat bidaltzeko aukera izango du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.