2014-02-06

Atal berria blogean: Dokumentazioa

2014/02/06 Auzia Euskaraz!

Atal berri honen helburua da Auzia Euskaraz proiektuko partaideen esku jartzea interesgarria eta aldi berean baliagarria egingo zaien dokumentazioa. Maiz, sarean batez ere, dokumentu interesgarriak aurkitzen ditugu hizkuntza gutxituen normalizazioari buruz, beste leku batzuetan eremu juridikoan hizkuntzen kudeaketan izandako esperientziei buruz,  Euskal Herrian alor horretan dugun egoerari eta egindako saiakerei buruz…. Horiek guztiak eragile juridikoekin partekatzeko modua bilatu nahi dugu atal berri honekin.

Dokumentazioa atala blogaren goiko menuan aurkituko duzue, blogean eskaintzen ditugun aukera nagusiekin batera (Harpidetza ondoan). 

Dokumentuak lau ataletan sailkatu egin ditugu, hauexek dira:
•    EAEko Justizia Administrazioaren Hizkuntza Normalkuntza Planaren oinarriak
•    Hizkuntza Eskubideak
•    Kataluniako esperientzia
•    Artikulu interesgarriak

Espero dugu interesgarri eta baliagarri izatea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.