2014-02-10

Auzia Euskaraz Araban: abokatuekin bilera

2014-02-10 Auzia Euskaraz

Auzia Euskaraz proiektua Arabara ere hedatuko da. Bizkaia eta Gipuzkoan ari garen bezala, Araban ere auziak euskaraz izapidetu ahal izateko bidean lanean hastera goaz.

Asteon egingo da proiektua aurkeztu eta abokatuen parte hartzea definitzeko bilera. Otsailaren 28an (ostirala) izango da hitzordua. Goizeko 10:00etan egingo da bilera Arabako Abokatuen Elkargoaren egoitzan. Beraz, proiektuan parte hartzeko interesa daukaten abokatu guztiek ostiralean ateak zabalik dituzte. 



OHAR GARRANTZITSUA: DATA ALDAKETA EGON DA: Arabako Abokatuen bilera otsailaren 28an egingo da, eta ez 14an aurretik esan zen bezala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.