2014-02-20

Auzia euskaraz bloga finalista, blogetan lehiaketan!

2014-02-20 Auzia Euskaraz!

Lehiaketa honetan 115 blogek parte hartu dugu. Publikoak bozkatzeko epea amaitu da eta horren araberako sailkapenean, gizartea eta politika kategorian, bigarren bozkatuena izan da AUZIA EUSKARAZ bloga.


Eskerrik asko bozka eman diguzuen guztioi!

Publikoaren bozkatzeak %50 balio du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste %50a. Azken fasean 3 finalisten artean epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak. Ea irabaztea lortzen dugun!

Kategoria bakoitzeko finalisten zerrenda hemen ikus dezakezue.

Martxoaren 6an jakingo dugu zein den lau kategorietako bakoitzean blog irabazlea, Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian zehar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.