2014-02-20

Proiektuan parte hartzen ari diren eragile juridikoen lantaldeen egoeraren berri

2014/02/20 Auzia Euskaraz!

Azken aste zein egunetan lantaldeen sorreran pausuak ematen ari gara.  Hona hemen hainbat eragile juridikorekin izandako hartu emanen berri eta lantalde bakoitzaren egoera zein den:

Abokatuen lantaldea: Abokatuentzat sortutako e-toolbarra jada erabiltzeko prest dago. Abokatuen e-toolbarraren lehenengo bertsio hau izango da aurki bulegoz bulego proiektuan parte hartzen duten abokatuei instalatuko dieguna. Aurrez jakinarazi dugun bezala, bertsio honek hurrengo atalak ditu: itzultzailea (220.000 unitate), eguneratutako formularioak, pilulak (gomendio linguistikoak) eta Epaibi-ri galdetu.
E-toolbarra instalatzeko bulegoetara bisitak egingo ditugu.

Epaileak: Epaileekin landu beharreko lan ildoak zehaztuta, lehenengo bilerak egiten hasiak gara. Bizkaian bi epailerekin bildu gara, hurrengo gaiak jorratzeko: e-toobar, epaitza/epai ereduen bilketa, banaketa arauak, lantalde elebidunak, epaitegietako zirkuitu euskaldunak eta proiektuaren komunikazio baliabideak.

Idazkari judizialak: Bakarkako bisitetarako hitzorduak adosten hasiko gara. Epaileekin landuko dugun gai zerrenda bera erabiliko dugu idazkari judizialekin ere.

Prokuradoreak: Orain arte parte hartu duten prokuradoreei ere e-toolbarra instalatuko diegu, abokatuekin batera. Bizkaian otsailaren 27an bilera egingo dugu proiektua parte hartu nahi duten prokuradoreekin.

Sindikatuak: Gipuzkoan ELA eta LABeko ordezkariekin egin genuen bilera. Araba eta Bizkaian aurki elkartuko gara sindikatuetako ordezkariekin. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.