2014-03-03

Arabako abokatuekin aurrera!

2014-03-03 Auzia Euskaraz!

Ostiralean, Arabako Abokatuen Elkargoaren egoitzan, egin zen bileran 5 abokatuk hartu zuten parte.
Proiektuan parte hartzeko interesa eta auziak euskaraz izapidetu ahal izateko bidean lan egiteko prestasuna adierazi zuten. 

Arabako Elkargoko kide diren gainontzeko abokatuei Auzia Euskaraz-en informazioa helarazteko eskaera egingo diote Elkargoko Batzarrari.

Hurrengo urratsa, Arabako abokatuen bulegoetan e-toolbar laguntza tresna instalatzen hastea izango da.

Laster izango duzue gure berri.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.