2014-04-15

Auzia Euskaraz proiektua finalista da Q-epea euskal erakunde publikoen sareak antolatutako Praktika Onenari Sariaren V. deialdian

2014/04/15 Auzia Euskaraz!

Auzia Euskaraz proiektua finalista da Q-epea Euskal Erakunde Publikoen sareak antolatutako Praktika Onenari Sariaren bosgarren deialdian.

Sariak,  maiatzaren 22 eta 23an Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko V. Kongresuan banatuko dira, Gasteizko Villa-Suso Jauregian.

Praktika Onenari Sariaren helburua, foro hau estatu mailako erreferente gisa finkatzea da, Herri Administrazioetako kudeaketaren Bikaintasunari buruzko esperientziak eta metodologiak partekatzeko.

Hauek dira 32 hautagaietatik aurretik-aukeratuak izan diren 5 Praktika Onak:
  • Barakaldoko Udala: Giltzarri 12 eta 18 urte arteko gazteen parte-hartzea bultzatzeko Barakaldoko plataforma.
  • OSI Debabarrena-Osakidetza: ESI Debabarrena, erakunde sanitario integratua.
  • Ezkerraldea-Enkarterriko Osakidetzaren Eskualde sanitarioa: Gazteei zuzendutako kontsulta: Orokortu daitekeen lekuko esperientzia.
  • Eusko Jaurlaritza Herri Administrazio eta Justizia Saila: "Auzia Euskaraz" Proiektua.
  • Mataroko Udala: Mataroko herritarren arretarako zerbitzua.

Auzia Euskaraz proiektuaren helburua da EAEko edozein epaitegitan auziak hasieratik bukaerara euskaraz izapidetu ahal izateko aurrerapausoak ematea.Proiektu horrekin eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkari judizialak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak…) bere eragin eremuan euskararen erabilera areagotzeko ekimen eraginkorrak sustatu nahi dira, horretarakoeragile juridiko guztien arteko lankidetza bilatuta.

Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko V. Kongresuari eta  Praktika Onenari Sariari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Q-epea euskal erakundeen sarearen web atarira jo ezazu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.