Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko V. Kongresu barruan antolatzen da lehiaketa hori. Aurkeztutako 32 hautagaietatik bost aukeratu zintuzten, tartean Auzia Euskaraz proiektua. Argazkian epaiBi taldeko kide batzuk:
Aurtengoan hauexek izan dira aukeratutako bost proiektuak:
- BARAKALDOKO UDALA Giltzarri 12 eta 18 urte arteko gazteen parte-hartzea bultzatzeko Barakaldoko plataforma
- ESI DEBABABRRENA-OSAKIDETZA ESI Debabarrena, erakunde sanitario integratua
- EZKERRALDEA-ENKARTERRIKO OSAKIDETZAREN ESKUALDE SANITARIOA Gazteei zuzendutako kontsulta: Orokortu daitekeen lekuko esperientzia
- EUSKO JAURLARITZA HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA "Auzia euskaraz" proiektua
- MATARÓKO UDALA Mataróko herritarren arretarako zerbitzua
Azkenean, Mataróko Udalaren proiektuak eskuratu du 2014ko Praktika Onenaren Q-EPEA saria. Herritarren arretarako garatutako Whatsapp zerbitzua aurkeztu zuten lehiaketara.
Proiektuak hilaren 22an aurkeztu ziren Gasteizko Villa-Suso jauregian. Beheko lau irizpide hauek hartu dira aintzat saria emateko garaian:
- 1. Erabilgarritasuna beste erakundeentzat
- 2. Berrikuntza
- 3. Aurrerapen-maila Kudeaketan eta emaitzak
- 4. Bezeroarekiko joera
Zorionak irabazleari eta parte-hartzaile guztioi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.