2014-05-09

Idazkari judizialekin lanean dihardugu

2014-05-09 Auzia Euskaraz!

Azken asteetan idazkari judizialekin bilerak egin ditugu. Auzia Euskaraz proiektuan oraingoz 21 idazkarirekin dihardugu lanean: Araban 4 idazkarirekin, Bizkaian 7rekin eta Gipuzkoan 10ekin. Ahaztu gabe beti ere, lurralde bakoitzeko Idazkari Koordinatzaileak, jakina. Proiektua aurkeztu eta auziak euskaraz izapidetzeko haiekin batera garatu beharreko lan ildoak definitzeko lehenengo hartu-emanak izan dira bilera horiek.

Hurrengo arloak lantzen hasiak gara talde horrekin zein Lurraldetako Idazkari Koordinatzaileekin:
  • Dokumentu eredu elebidunak: Dekretuak, kostu tasazioak… ele bietan sortzeko baliabideak (e-toolbarra) eta testu libreak sortzeko trebakuntza espezifikoa.
  • Lantalde elebidunak eratzea epaitegietan: Bulego Judizial Berriaren ezarpenarekin batera lantalde elebidunen sorrera bideratzea eta euskarazko espedienteak lantalde horiei bideratzeko prozedura.
  • Deklarazioak euskaraz: idazkarien parte-hartzea deklarazioetan eta euskarazkoen itzulpena azpi-tituluak erabilita.
  • Proiektuaren komunikazio baliabideak: www.auziaeuskaraz.com, Twitter kontua eta buletin elektronikoaren informazioa zabaltzea.
  • Proiektu pilotu bat martxan jartzeko aukerak aztertu: zein prozedura, herriak/hiriak, zein jurisdikzio… Gainontzeko operadore juridikoekin batera epaitegi bakoitzean proba pilotuak egiteko aukerak aztertzea.

Arlo horietako egoeraren diagnostikoa jasotzen dihardugu, baita idazkariei eskaini beharreko baliabideak prestatzen ere euskaraz jardun ahal izan dezaten. Detektatutako premien artean, euskara juridikoan trebatzeko beharra dutela izan da errepikatuenetako bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.