2014-05-30

Q-epea sarietako aurkezpenean erabilitako materiala ikusgai

2014-05-30 Auzia Euskaraz!

Albiste honen bidez denontzat ikusgai jarri nahi dugu maiatzaren 22an eta 23an egin zen Q-epea kongresuan gure proiektuaren berri emateko erabili genuen aurkezpena. Ahozko azalpen guztiak euskaraz eman genituen, baina estatu mailako lehiaketa izanik, erabaki genuen diapositibak gaztelaniaz eramatea. 

https://drive.google.com/file/d/0B3gqZhBBcZn6ZXhQbkVZSnY0WEE/edit?usp=sharing

Aurkezpenean hainbat bideo interesgarri ere badaude; behean duzue zehaztuta  zein diapositibatan dauden bideoak, bai eta horien edukia zein den ere:
  • 2. diapositiban: Euskararen egoera Justizia Administrazioan duela 10-15 urte
  • 4. diapositiban: Auzia Euskaraz Batzordea
  • 10. diapositiban: Lan talde elebidunen sorrera epaitegietan
  • 16. diapositiban: Euskaraz deklaratzeko aukerak
  • 17. diapositiban: Behar denean fiskal euskalduna bidaltzeko aukera
  • 21. diapositiban: Euskararen egoera Justizia Administrazioan gaur egun

Auzia Euskaraz-i buruzko bideo guztiak gure youtube-eko kanalean ere badituzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.