2014-09-03

Galiziako justiziako esperientzia: “Irmandade Xurídica Galega” ezagutzen al duzu?

2014-09-03 Auzia Euskaraz!

2008an Irmandade Xurídica Galega elkartea eratu zuten Galizako zuzenbideko hainbat profesionalek jarduera judizialean Galizieraren erabileraren normalizazioan eragiteko.

Elkartearen helburuak


Abokatu, prokuradore, notario eta zuzenbidearen alorrean jarduten duten gainontzeko eragileentzat ekintzak aurrera eramateko helburuarekin sortu zen. Zuzenbide fakultate eta praktika juridikoko eskolekin hitzarmenak bultzatzea izan zen hasierako urteetako lan ildo nagusia, baita poliziaren zein justiziako langileen formazio akademiekin ere. Kanpo erakunde horiekin elkarlanean, bi eremu landu dituzte hasieratik: arlo juridikoko hizkuntza trebakuntza eta hizkuntzaren legediaren lanketa.

2008tik lanean diharduen elkartu honek, 2014ko maiatzaren 24an ospatu zuen VII. Kongresua. Esan beharra dago bazkide kopurua urtez urte goraka doala. Gaur egun ia 200 bazkidek osatzen dute elkartea eta tartean dira magistratuak, epaileak, abokatuak, prokuradoreak, poliziak, lan harremanetako graduatuak, epaitegietako langileak…

Informazio gehiago web orri honetan: www.galeguizargalicia.com

Eta hemen zergatik ez?

Galizan eta Katalunian  ere, argi dute: eragileen arteko elkarlana da gakoa. Euskal Herrian bide onetik goaz, elkarlana bultzatzeko horrelako elkargune batek indarra emango ligukeela uste al duzu?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.