2014-10-24

Arlo zibileko abokatuen ereduak eguneratuta

2014-10-24 Auzia Euskaraz!

Irailean lan arloko ereduak lege eta hizkuntza aldetik eguneratu eta zabaldu ostean, arlo zibilekoekin berdin egin dugu egunotan.

Guztira 64 eredu landu ditugu. Horietatik 57 labetik atera berriak dira (“Lehia desleialari buruzko demanda”, esaterako), eta gainontzeko 7ak egungo legedi eta terminologiara eguneratu egin ditugu.

e-Toolbarrean eta  www.justizia.net webgunean dituzue eredu guztiak eskuragarri.

Bestalde, gogoan izan e-Toolbar tresnaren “ereduak” atalean behar duzun eredua aurkituko ez bazenu, zure eredua bidaltzeko aukera daukazula gure bilduman gehitzeko edo itzuli/zuzentzeko (gure helbidea: epaibi@aju.ej-gv.es).

OHARRA:  Eredu baten klik egiterakoan dokumentua ireki edo gordetzeko aukera ematen du. Botoien eta makroen funtzionamendu ona bermatzeko “GORDE” aukeratzea komeni da, eta hala, eredua norberaren ordenagailuan gordeta, aukera guztiek ondo funtzionatzen dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.