2014-10-09

Langileak trebatzen

2014-10-09 Auzia Euskaraz!

Justizia Administrazioko langileen euskarazko hizkuntza-gaikuntza sustatu eta bultzatzeko asmoz, 2014/2015 ikasturterako OREKAON ikastaroaren B modulua eskaini zaie langileei. Urriaren 8an argitaratu da onartutakoen behin betiko zerrenda eta hilaren bigarren hamabostaldian ekingo diote ikastaroari. 47 langilek hartuko dute parte, aurreko deialdiko kopuru berbera.

2. Hizkuntza Eskakizuna gainditurik duten langileentzako ikastaroa da berez, baina 3.a eta 4.a dutenek ere badute aukera eskabidea egiteko.  Guztira 50 ordu izango ditu ikastaroak eta aurrez aurreko saioak izango badituzte ere, nagusiki on-line landuko dituzte edukiak.

Ikastaroaren helburu orokorra da langileek eguneroko lanean erabiltzen dituzten euskarazko hainbat komunikazio‐ eta gramatika‐kontzeptu lantzea. Eta, besteak beste, asmoa da oinarrizko kontzeptuak gogorarazi eta finkatzea, zalantza sortzen duten hainbat kontzeptu argitzea, eta komunikaziorako hainbat estrategia lantzea.

Orekaon proiektuak hiru modulu ditu: A, iaz eskaini zena; B, aurten eskaini dena; eta C, datorren urtean eskainiko dena. Programa oso zabala da eta gai asko jorratzen dira. Gai bakoitzean, azalpenak, adibideak eta ariketak topatuko ditu langileak. Ahalegin berezi bat egin da edukiak eta formatua langileen beharretara egokitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.