2014-11-06

Bilera Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoko dekanoarekin

2014-11-06 Auzia Euskaraz!

Urriaren 30ean Auzia Euskaraz-eko ordezkariak Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoko dekanoarekin, Saioa Etxaberekin, eta elkargoko euskara gaietako koordinatzailearekin, Uxue gerrikorekin, bildu ginen.

Bileran erabaki zen Gipuzkoako barrutietako prokuradoreen elkargoetako bulegoetako ordenagailuetan e-Toolbarra instalatzea. Instalazio horiek 2014a amaitu baino lehen egingo dira. E-Toolbarra prokuradoreen bulegoetan instalatzeko aukeraren berri emateko modu berriak ere aztertu genituen.

Bestalde, auziak euskaraz izapidetzeko garaian giltza diren alderdiei buruz eztabaidatu genuen, eta horrez gainera, prokuradoreek auzien hizkuntzan duten eragina definitzeko azalpenak eman zizkiguten. Informazio hori erabiliko dugu parte-hartzaileen hizkuntzak definitzeko JustiziaBat-en, epaitegietako langileek izapidetzeko erabiltzen duten tresnan.

Azkenik elkargoko langileek euskara eskolak jasotzeko zer aukera dituzten aztertzekotan gelditu ginen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.