2014-11-14

Eman zure bozka gure blogari!

2014-11-13 Auzia Euskaraz!

Auzia Euskaraz blogak Internet & Euskadi Buber Sarietan parte hartuko du,  euskarazko proiektuen kategorian.

Internet & Euskadi Elkarteak antolatzen duen lehiaketa honetan gaur ekingo zaio herritarren bozketa faseari. Herritarrek azaroaren 13tik 18ra beraien bozka emateko aukera izango dute. Hori dela eta, zuri ere, irakurle, laguntza eskatzen dizugu Auzia Euskaraz blogaren alde botoa eman dezazun.

Herritarren bozketa fasean erabakiko da kategoria bakoitzeko bost proiektu onenak zeintzuk diren  eta kategoria bakoitzean, 5 horien arteko 3 saridunak epaimahaiak aukeratuko ditu (azaroaren 24an jakinaraziko dute).

Gogoan izan, bozkatzeko epea: azaroaren 13tik azaroaren 18ra.

Bozkatzeko zer egin behar duzu?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.