2014-11-26

Joseba Ezeiza: Euskarazko lege testuak eguneratzea

2014-11-26 Auzia Euskaraz!

Azaro hasieran Joseba Ezeizarekin, EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslearekin, izan ginen solasean Auzia Euskaraz proiektuaren inguruan. Proiektu horren ekimenez, adituz osatutako batzorde bat Prozedura Zibilaren Legea eguneratzen ari da, legearen euskarazko testu bategina sortzen alegia. Batzorde horretan unibertsitateko ordezkariek ere hartzen dute parte. 

Hona hemen elkarrizketako aipamen batzuk:
  • "Ekimen hau ezinbestekoa da euskarak hortxe bere tokia galdu ez dezan."
  • "Orain arte euskaraz jarri diren legeak eguneratu behar dira, azkar eta berme osoz."
  • "Legeak eguneratzeak prozesua konplexua dakar, ez da kontu linguistiko hutsa."
  • "Zalantza egiten dut proposatu den prozedura edo metodologia egokiena den, batez ere, ez dirudielako oso eraginkorra."
  • "Hizkuntzaren normalizazioan ez baditugu jartzen jarri behar diren indarrak, normalizazio prozesuak ahulgune handi bat izango du."
  • "Profesional talde iraunkor samarra jarri behar da lan hori egiten. Badaude pertsona ondo trebatuak, itzulpen juridikoak, testu juridikoak oso ondo ezagutzen dituztenak, beraiek sortu diztuztelako azken 25 urteotan euskaraz eman diren testu horiek. Hor dago bilduta beraien esperientzia. Aprobetxa ditzagun pertsona horiek. Horiek jarriko nituzke lan hori egiten."
Esandako guztia beheko bideoan:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.