2014-12-15

Asteazken gauean ETB1en: “Euskara Justizia eske”

2014-12-15 Auzia Euskaraz!

Aste honetako Tribuaren Berbak programa Justizia Administrazioan euskarak duen lekuari buruzkoa izango da; “Euskara Justizia eske” jarri diote izena atalari. Gaueko 22:25ean emango dute ETB1en.

Kike Amonarrizek aurkezten du Tribuaren Berbak eta euskararen alde bitxienak erakutsi ohi ditu programak. Asteazkeneko programan, besteak beste, Auzia Euskaraz proiektuaren inguruan arituko dira. Hainbat elkarrizketatu izango dira, kolektibo desberdinetakoak: epaileak, abokatuak, idazkari judizialak, epaitegietako itzultzaileak, Justizia Administrazioko euskara teknikariak…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.