Euskararen Nazioarteko Egunaren harira atzo hainbat epaitegitan jarri genituen informazio mahaietara eragile juridiko asko gerturatu zineten. “Eman zeure euskara!” kanpainari ekiteko baliatu genuen eta egun bakarrean 50 pertsonatik gorako euskara emaile sarea osatzea lortu dugu.
Bestalde, atzo guregana etortzeko aukerarik izan ez zenutenok, jakin hemendik aurrera ere aukera izango duzuela justiziako euskara emaile komunitatean izena emateko. Eragile juridiko euskaldunen sarea eratzen joateko kanpainarekin jarraituko dugu hurrengo asteetan eta laster, www.auziaeuskaraz.com blogean ere egongo da izena emateko aukera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.