2014-12-18

ETB1eko Tribuaren Berbak programan “Euskara justizia eske”

2014-12-18 Auzia Euskaraz!

Atzo ETB1eko “Tribuaren Berbak” programan “Euskara justizia eske” saioa ikusteko aukera izan genuen.  Justizia Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko bide luzea egiteke dagoen arren, beraien lana euskaraz egiteko gai diren eta horretarako gogoz dauden hainbat eragile juridikok beraien ikuspuntua azaldu zuten. Tartean, Xabier Balerdi, Auzia Euskaraz proiektuaren arduradunak ere.

Hona hemen atzoko programako pasarte interesgarrienak:

Juana Goizueta: 'EHUren helburua Zuzenbidea euskaraz bizitzea da'
Juana Goizueta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoak euskarak Zuzenbide ikasketetan duen lekuaren berri eman du.

Zenbat lagunek hartzen dute parte epaiketa batean?
Epaiketa batean parte hartzen duten persona guztien lana zein den azaldu dute epaile, abokatu, fiskal, idazkari judizial eta prokuradore banak.

Zer da 'Auzia Euskaraz' proiektua?
Proiektuko kide den Xabier Balerdik egitasmo horren berri eman du, eta epaitegietan euskara gehiago entzuteko jorratzen dituzten bideak azaldu ditu.

Igor Ispizua euskarak legezko dokumentuetan duen presentziari buruz
Igor Ispizua notarioak etxe eskriturak, testamentuak eta gainerako dokumentuak euskaraz egin daitezkeela azaldu du, baina aitortu du gutxi direla aukera horri heltzen diotenak.

Jaime Tapia: 'Jendeak normalean ez du epaiketa euskaraz eskatzen'
Jaime Tapia epailea auziak epaile euskaldun batek zuzentzeak duen garrantziari buruz mintzatu da.

Goikoetxea: ‘Epaitegietan egiten den euskara, gauza anekdotikoa da'
Jon Goikoetxeak bere jardunaren berri eman du. Epaiketan alderen batek euskara jakin ez eta epaiketa euskaraz egiten denean zer gertatzen den azaldu du itzultzaileak.

Jaime Elias: 'Jendeak gaztelania aukeratzen du itzultzailea ekiditeko'
Jaime Elias Bizkaiko Abokatuen Elkargoko abokatu euskaldunen ordezkaria justizia euskalduntzeko erronkaz eta bere esperientziaz aritu da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.