2014-12-29

Itzulpen-memoria berritzen eta osatzen: Foru-lege zibilak eta beste lege batzuk itzulpen memorian kontsultagai

2014-12-29 Auzia Euskaraz!

Abenduan itzulpen-memoria osatzen eta eguneratzen jarraitu dugu.

Epaitegietan erabiltzen diren ereduen itzulpen-memoria eguneratu dugu, lege eta hizkuntza aldetik egon diren aldaketak jasota gera daitezen. Epaitegiko lexikoa ere berritu dugu Euskara-batzordeak hartu dituen azken erabaki terminologikoak jasotzeko.

Bestalde, hainbat legeetako testua gehitu dugu, modu honetan 63 lege kargatuta daude Justiziako Itzulpen-memorian. Hauek dira abenduan kargatu ditugun legeak:

•    3/1992 Legea, Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibila
•    7/2007 Legea, Euskadiko Elkarteei buruzkoa
•    13/2008 Legea, Familiei Laguntzekoa
•    6/2008 Legea, Kooperatiba Sozietate txikiei Buruzkoa
•    7/2002 Legea, Aurretiazko Borondateena
•    3/1999 Legea, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea aldatzekoa
•    2/2003 Legea, Izatezko bikoteak arautzekoa

 Itzulpen-memoria osoa e-Toolbarrean edo Justizia.net-eko epaiBi atalean kontsultagai dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.