2015-01-27

Abokatuen eta prokuradoreen elkargoetako bulegoetan ere e-Toolbarra erabilgarri duzue

2015-01-27 Auzia Euskaraz!

Elkargoek epaitegietan dituzten bulegoetako ordenagailuetan ere eskuragarri duzue e-Toolbar tresna informatikoa, jada 200dik gora abokatu eta prokuradoreren bulegoetan instalatu duguna. Zuen bulegoetan euskaraz lan egiteko tresna hori erabiltzen baduzue eta elkargoko bulegoan ere erabili nahi izango bazenute, jakin baduzuela aukera hori Gasteizen, Bilbon, Gernikan, Durangon, Irunen, Azpeitian, Bergaran eta Eibarren.  Eta hurrengo egunetan falta diren egoitzetan instalatuko dugu.
e-Toolbarra oraindik zure bulegoan instalatu gabe daukazula? Bada, gogoan izan esteka honetatik egin dezakezula eskaera eta ez duelako inolako kosturik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.