2015-01-15

Arlo zibileko 24 formulario gehiago eskuragarri

2015-01-15 Auzia Euskaraz!

Arlo zibileko 24 formulario jarri ditugu abokatu eta prokuradoreen eskura justizia.net webgunean eta e-Toolbarrean. Formulario horiek lege eta euskara aldetik eguneraturik daude.

Lau taldetan banatzen dira formularioak:

-    Judizioan agertzea eta jardutearekin lotutako zortzi formulario
-    Jurisdikzio eta eskumenari buruzko bat
-    Gaitasunari, filiazioari, ezkontzari eta adingabekoei buruzko prozesuen arloko hamahiru
-    Prozesu monitorio eta kanbiarioko bi

Formulario jakinen bat behar baduzu euskaraz eta gure zerrendan ez badago, jakinarazi iezaguzu helbide elektroniko honetara mezua bidalita: epaibi@aju.ej-gv.es 


Formulario horiei buruzko informazio xeheagoa hemen:

Kodea                                                              Izena
22001 Demandatzaile eta demandatu ez diren subjektuen esku hartzea eskatzeko idazkia
22002 Demandatuaren idazkia, hirugarren baten esku hartzea eskatzekoa
22003 Demandatuaren idazkia, hirugarren esku hartzailea bere ordez demandatutzat onartua izan dadila eskatzekoa
22004 Pertsonatutako alderdiaren idazkia, hirugarrenaren esku hartzeari aurka ez egitekoa
22005 Kontsumitzaile eta erabiltzaileek esku hartzeko idazkia
22006 Oinordekoaren idazkia, jatorrizko auzilaria hil dela ezagutaraztekoa eta prozeduran pertsonatzekoa
22007 Epaitegiari auzilari bat hil dela ezagutzera emateko idazkia
22008 Demandatuaren oinordekoei prozesua jakinaraz dakiela eta epa daitezela eskatzeko idazkia
22045 Apelazioko errekurtsoa jartzeko idazkia
22290 Adostasun gabeko dibortzioko demandari erantzuna
22295 Eskaera bateratua
22296 Ezkontideetako baten eskaera bestearen onespenarekin
22299 Ezkontza-deuseztasuneko demanda
22300 Ezkontza-deuseztasuneko demandari erantzuna
22303 Aurretiazko behin-behineko neurriak hartzea eskatzeko idazkia
22304 Behin betiko neurriak aldatzeko demanda
22305 Behin betiko neurriak aldatzeko demandari erantzuna
22306 Hitzarmen erregulatzailea
22310 Adingabearen neurri pertsonalak eta mantenuzkoak hartzeko demanda
22311 Adingabearen neurri pertsonalak eta mantenuzkoak hartzeko demandari erantzuna
22313 Deuseztasuneko epai kanonikoaren eraginkortasun zibila eskatzeko demanda
22319 Semearen/alabaren adopzioa gauzatzeko gurasoaren onespena beharrezkoa izan dadila eskatzeko demanda
22335 Prozedura monitorioko hasierako eskaera
22337 Kanbio-judizioko demanda

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.