2015-01-13

Joseba Ezeiza: Fakultateak asmo betea du datorren urtean masterrean euskarazko taldea edukitzeko

2014-01-13 Auzia Euskaraz!

Oraingo honetan azaro hasieran Joseba Ezeizari, EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakasleari, egin genion elkarrizketako beste bi pasarterekin gatoz. Abokatu izateko azterketa euskaraz egin ezin izanak sortutako zalapartari buruz jardun zuen, bai eta Zuzenbidea euskaraz egiteak dakartzan abantailez ere. Aipu interesgarri batzuk behean:
  • “Fakultateak asmo betea du datorren urtean euskarazko taldea edukitzeko”
  • “Hainbat etxeko lan egingo dira […] ea lortzen den [abokatu izateko masterra] azterketa hori euskaraz ere egin ahal izatea”
  • “Euskaraz ikasteak balio erantsia du: Zuzenbidea gaztelaniaz egiten jakingo duzu eta zuzenbidea euskaraz egiten ere jakingo duzu”


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.