2015-01-21

Justizian Katalanak duen Erabilerari buruzko V. Jardunaldiak

2015/01/21 Auzia Euskaraz!

Arlo juridikoan katalana sustatzeko neurriei buruz hausnartzeko helburuarekin jardunaldi batzuk antolatu zituen Kataluniako Abokatuen Elkargoko Hizkuntza Batzordeak azaroaren 28rako Figeresen.

Bi hizlari izan ziren jardunaldietan: batetik, Guillermo Ormazabal, Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko katedratikoa, eta bestetik, Ester Franquesa, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendaria. Lehenak zuzenbide fakultateetan katalanak duen erabilerari buruz hitz egin zuen, eta bigarrenak justizia arloko hizkuntza politikan Generalitateak gauzatutako ekintzez mintzatu zen.

Horrez gainera, mahai-inguru bat ere egin zuten, bertako partaideak hauexek: Sílvia Ventura, Bartzelonako 40 zenbakiko epaitegiko magistratua; Francesc Badia, Andorrako Abokatuen Elkargoko dekanoa; eta Eduard Sagarra eta Magda Oranich abokatuak.



Jardunaldietako hizlari batzuek esandakoak hemen:

Guillermo Ormazal:
  • “Katalanezko Zuzenbideko ikasketetan eragina dute, batetik, fakultateak kanpoko ikasleak erakartzeko duen beharrak, eta bestetik, kanpoko irakasle gero eta gehiago izateak”.
  • “Argitaletxe juridikoentzat errentagarritasun ekonomiko eskasa du katalanez argitaratzeak”.


Francesc Badia:

  • “Andorrako abokatu askok kanpoan ikasi dute, gaztelaniaz edo frantsesez, eta katalanez jarduten dute normaltasun osoz, eta kanpoko epaileek katalana ikasi dute”.
Ikusi Jardunaldiaren laburpen bideoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.