2015-03-11

Botere Judizialaren Lege Organikoa itzulpen-memorian kontsultagai

2015-03-11 Auzia Euskaraz!

EHUk itzuli duen azken legea itzulpen-memorian kargatu dugu eta hemendik aurrera, kontsultagai egongo da 6/1985 Botere Judizialaren Lege Organikoa, 1/2014 eta 4/2014 legeek egindako aldaketak barne hartzen dituen lege testu elebiduna. «Zuzenbide Judiziala» ere deitu izan zaio lege horri; erreferentzia da epaileen estatutu juridikoan.

Azken karga horrekin, justiziako itzulpen-memorian 3.300 esaldi baino gehiago gehitu dira. Lege horretako pasarteak e-Toolbarrean eta Justizia.net-eko itzulpen juridikoen atalean daude kontsultagai.

Bestalde, lege-testu elebidunak osorik eskuratzeko www.justizia.net-eko liburutegia atalera jo dezakezue: http://www.justizia.net/liburutegia/zuzenbide-prozesala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.