2015-03-09

Fiskaltzak katalanarekiko diskriminazioa ikusi du hamabi auzitan

2015-03-09 Auzia Euskaraz!

Estatuko Fiskaltza Nagusiak hamabi auzitan ikusi du katalanarekiko diskriminazioa Administrazio Zentralaren jardunean. Plataforma per la Llengua erakundeak aurkeztutako 40 salaketen artean % 10etan arrazoia eman dio Fiskaltzak erakunde katalanari.

Hona hemen diskriminazio kasu horien adibide batzuk: 1) Badalonako Erregistro Zibilean bikote bat gaztelaniaz ezkontzera behartu zuten, 2) gaixo bati osasun laguntza ukatu zioten katalanez hitz egiteagatik eta 3) Ogasunak uko egin zion alargun baten pentsioa izapidetzeari argudiatuz heriotza ziurtagiria katalanez aurkeztu zuela.

Estatuko fiskal nagusiak, Consuela Madrigal Martinez-Peredak, adierazi du 40 auzietatik 7tan hizkuntza eskubideen urraketa argia dela, eta horrez gainera, beste bostetan mehatxuzko zein larderiazko portaerak edo portaera iraingarriak antzematen direla eta arau-hauste penalak izan daitezkeela.

Iturria: El Confidencial Digital "La Fiscalía reconoce doce casos de “discriminación al catalán” de jueces, guardias civiles, médicos..."

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.