2015-03-25

Herritar guztiek dute euskarazko defentsa juridikoa izateko eskubidea

2015-03-25 Auzia Euskaraz!

Herritarrek auzi bat hasi nahi dutenean (demandatzaile) edo demandatuak izan direnean, eta doako justizia jasotzeko baldintzak betetzen badituzte, eskubidea dute abokatu euskalduna eskatzeko.

Herritarrek doako justizia jasotzeko baldintzak betetzen ez dituztenean, bi aukera dituzte. Ohikoena da euren aldetik abokatu bat bilatzea; kasu horretan haien esku dago hura euskalduna izatea. Bestetik ofiziozko bat eskatu dezakete, baina, jakina, ordaindu egin beharko dute jasoko duten zerbitzuagatik. Kasu horretan, doako justiziako langileak abokatuen elkargora bideratuko du eta bertan aukera izango du euskarako txandako abokatu bat eskatzeko. 

Atxilotua izaterakoan ere ertzainek edo udaltzainek aukera eman behar diote herritarrari euskaraz deklaratzeko, hala eskatuz gero. Herritarrak euskaraz deklaratu nahi duela adierazten badu, protokoloak dioenaren arabera epaitegiko langileak abokatuen elkargora deitu behar du abokatu euskalduna behar duela esanez. Elkargoak guardian dagoen abokatuari deituko dio eta hura epaitegiarekin jarriko da harremanetan.

Abokatuen euskarazko txanden zerbitzua kudeatzeaz abokatuen elkargoak arduratzen dira, eta hori modurik eraginkorrenean aurrera eramateko txandak egiten dituzten elkargokideen artean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.