2015-04-21

Iñigo Lamarka: “Zuzenbidea euskaraz eman ahal izateko esfortzu handia egin behar izan da”

2015/04/21 Auzia Euskaraz!

Iñigo Lamarka arartekoari 2014 amaieran egin genion elkarrizketako azken pasartea ekarri nahi izan dugu gaur blogera. Zuzenbideko ikasketetan euskarak zuen eta egun duen lekuari  buruz aritu zitzaigun, bai bere ikasle garaia, bai gaur egungo egoera mintzagai hartuta. Horrez gainera, Zuzenbideko ikasketak euskaraz eman ahal izateko egin den esfortzuaren gainean ere jardun zen.

Hona hemen aipu batzuk:
  • “Ez Deustun ez Donostiako fakultatean euskarak ez zuen inolako lekurik”
  • “Zuzenbidea euskaraz eman ahal izateko esfortzu handia egin behar izan da, hasteko, legeria guztia itzuli behar izan da”
  • “Lehenengo lana izan zen euskara juridiko bat sortzea (…). Gogoratzen naiz Fernando Mendizabalek –eta nik bat egiten nuen berarekin– esaten zigula euskarak bazuela aukera ezin hobe bat hizkuntza juridiko ahalik eta ulergarriena eta errazena sortzeko herritarrentzat”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.