2015-05-28

Generalitateak eta arlo juridikoko eragile profesionalek konpromisoa berretsi dute justizian katalanaren erabilera sustatzeko

2015-05-28 Auzia Euskaraz!


Maiatzaren 12an Ferran Mascarell-ek, Kulturako kontseilariak, eta Germà Gordók, Justiziakoak, hitzarmena berritu zuten Zuzenbideko eragile profesional nagusiekin katalana sustatzen jarraitzeko alor juridiko eta judizialean.

Hitzarmenean zehazten da sinatzaileek ondokoak sustatuko dituztela: elkargokide profesionalek hizkera juridikoan trebatzeko eta katalanez jarduteko bidean laguntzeko tresnak ematea, jardun profesionalerako katalanezko baliabideak (arauak, formularioak eta terminologia) eskuragarriago izatea, herritarrek alor juridikoan dituzten hizkuntza eskubideak zabaltzea eta jardun profesionalean katalanaren erabilera bultzatzea.

Hitzarmenak 25.000 profesionali eragingo die: 20.000 abokatu, 1.000 prokuradore, 440 notario, 160 erregistratzaile eta ia 4.000 lan-harremanetarako graduatu.

2014an indarrean egondako hitzarmenaren bidez, formazioa jaso zuten 400 elkargokidek baino gehiagok eta Justizia Administrazioko 1.000 langile inguruk.

Hitzarmen hori sinatu zen egun berean Kataluniako Parlamentuaren legez besteko proposamen bat eztabaidatu zuten Diputatuen Kongresuan. Proposamenaren helburua zen katalana eta gainerako hizkuntza koofizialak jakitea baldintza izatea kasuan kasuko autonomia erkidegoetan justizia arloan jarduteko.  Parlamentuan duen gehiengoa erabilizuen du PPk eskaera, CIU, ERC eta IVC bultzatutakoa, baztertzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.