2015-05-26

Iñigo Lamarka, euskararen legea aldatzeko aukeraz: Aldatu daiteke Euskararen legea? Aldatu behar da?

2015-05-26 Auzia Euskaraz!

Hizkuntza legea izan zuen hizpide Iñigo Lamarka legelariak Udaltop topaketan.


Hona ekarri nahi izan ditugu plazaratu zituen ideia nagusiak:

  • “10/1982 legea aldatzeko premiarik ez dagoela esango nuke, baina aldatu daiteke, noski. Ez dut uste premiazkoa denik lege hori aldatzea. Erabilera sustatzea, bai, ordea, baita lege horretatik eratorri den araudia behar bezala aplikatzea, oraindik ez delako behar bezala garatu. Lege horretan aitortzen diren hizkuntza eskubideak ez dira bermatzen eta horrek lehentasuna izan beharko luke.”
  • “Euskararen oinarrizko legea aldatu aurretik, balioespena egin beharko litzake lege sektorialen gainean. Lege zehatzak (hezkuntzarena, komunikabideena, administraziokoa…) aldatzeko proposamen konkretuak egon badaude.  Horretarako legeak adierazle batzuekin baloratu, jarraipena egin eta horren arabera erabaki beharko litzateke aldatu behar diren ala ez, legea bera edota bere garapen arautzailea.”
  •  “Bestalde, legearen alderditik at, erabilera sustatzea oso garrantzitsua ikusten dut, baita hizkuntzari prestigioa ematea ere.”

Hemen duzue Lamarkaren hitzaldiko bideoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.