Justizia Administrazioko langile transferituentzat eta lan-kontratuko langileentzat 2015/2016 ikasturterako euskara-ikastaroen deialdi orokorrak argitaratu dira.
Deialdi horien bidez, hurrengo ikasturterako hainbat modalitatetan emango diren ikastaroen eskaintza egingo da: 2 edo 5 orduko ikastaroak, ikastaro trinkoak, udako ikastaroak eta autoikaskuntza bidezkoak. Eskaintza zabal horrekin, langileen euskarazko hizkuntza-trebakuntza sustatu eta bultzatu nahi da.
Eskabide orriak eskuratzeko edota informazio gehiagorako, jo justiziako intranetera (langileentzat sarbide mugatua):

• Langile transferituentzat deialdia
• Lan-kontratuko langileentzat deialdia
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 19tik 29ra bitartekoa da, egun biak barne.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.