2015-06-08

Gero eta hizkuntza eskubideen urraketa gehiago salatzen dira

2015-06-08 Auzia Euskaraz!

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak legebiltzarrean aurkeztu ditu ELEBIDEren 2014ko jarduera-txostenean jasotzen diren datuak. Azken urteetan euskararen normalizazioan  aurrera egin den arren,  oraindik ere egiteko lan handia dagoela onartu du. Orain dela zazpi urte Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ELEBIDE zerbitzua jarri zuen martxan eta ordutik, hizkuntz eskubideen urraketak salatzen dituzten herritarren kopuruak gora egin du. Nahiz eta euskara gero eta osasuntsuago egon, herritar asko beren hizkuntza eskubideez jabetuta daude eta lehen ez bezala, gero eta herritar gehiagok eskatzen du eskubide horiek defendatzeko.

2014. urtean, guztira  346 kexa jaso dira.

Herri administrazio eta erakundeen kasuan, aurkeztutako kexen % 39 EAEko Administrazio Orokorrari zuzendu zaizkio; beraz, 2013. urtearekin alderatuta, 23 kexa gehiago jaso dira. Esparru publikoan, Osakidetzan izan dira salaketa gehien.
Toki administrazioaren kexen kasuan ere, 2014an zehar jaso diren kexen kopurua nabarmen igo da, 2013arekin alderatuz gero. Kexa horiek lurralde historikoen arabera aztertuz gero, hau ikusten da: Bizkaiko udalen aurkako kexen kopurua nabarmen igo dela; eta, Araba eta Gipuzkoakoak, aldiz, jaitsi.
Esan beharra dago, Justizia Administrazioari ez zaiola kexa bakar bat ere jarri.

Elebiden izapidetu diren 346 kexetatik, 110 idatzizko harremanetan gertatu dira. Azpiko grafikoan ikus dezakezue  sailkapena tipologiaren arabera:



Hizkuntza eskubideen urraketen kexak aurkezteko ELEBIDErekin harremanetan jartzeko dauden bideak honakoak dira:
•    Elebideren webgunea
•    E-maila: elebide@ej-gv.es
•    Telefonoa: 012
•    Posta arrunta: Donostia-San Sebastian kalea, 1 (01010 Vitoria-Gasteiz)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.