2015-06-02

Karrera judizialeko kideentzako eta karrera fiskaleko kide zein idazkari judizialentzako euskara-ikastaroak

2015-06-02 Auzia Euskaraz!

2015-2016 ikasturterako euskara-ikastaroen bi deialdi berri argitaratu dira. Bata, karrera judizialeko kideei zuzendurikoa, eta bestea, karrera fiskaleko kideentzat eta Idazkari Judizialentzat.

EAEko Justizia Administrazioan euskararen normalizazioarekin aurrera egiteko asmoz, eragile juridiko horiei euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak eskainiko zaizkie, aurreko urteetan bezalaxe.  Jarduera horiek Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko Zuzendaritzak antolatuko ditu.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 12an, egun hori barne, amaituko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.