Aurki sartuko da indarrean Zigor Kodearen Erreforma. Jakina da aldaketa
asko ekarriko dituela eta gaur horri buruzko artikulu bat ekarri nahi izan dugu
blogera. Artikulu hau Iuris Estudio Juridico bulegoaren blogetik atera dugu. Bilbon kokatutako abokatu bulego horretan
gaurkotasuneko artikulu interesgarriak jartzen dituzte aldian-aldian haien
blogean. Espero dugu baliogarria eta interesgarria izatea zuontzat.
ZIGOR KODEAREN ERREFORMA: AGUR
FALTEI…
2015eko uztailaren 1ean Zigor Kodearen Erreforma indarrean sartuko da.
Eta zigor-arloko abokatu garenontzat ezinbestekoa izango da egunean jartzea
eta jakitun izatea aldaketa asko (eta handiak) datozela.
Horregatik erabaki dugu gaia zuokin lantzea eta azaltzea zein diren eremu
horretan gertatuko diren aldaketa nagusiak.
Gaur Zigor Arloko Parte Orokorraren erreformatik hasiko gara, zehazki, Zigor
Arloko III liburuaren indargabetzetik, hau da, falten desagerpenetik hasiko
gara.
Faltak desagertuko
dira
Erreformaren helburuak arlo horretan argia dirudi: portaera “larrienak” soilik
zigortzea modu penalean.
Hau da, epaitegietatik ateratzea auzi “hutsalenak” edo garrantzi
gutxikoak, zigor arloko Zuzenbideko gutxieneko esku-hartzearen
printzipioarekin bat eginda.
Orain arte faltatzat hartzen ziren ekintza batzuk zuzenean desagertu egingo
dira Portaera larrienak soilik izapidetuko dira
delitu gisa, esaterako: familia-betebeharren ez betetze larriak –Zigor
Kodeko 226. artikuluaren eta hurrengoen bidez–, hitzarmen edo epaien ez
betetze larriak/errepikatuak –desobedientzia delituari buruzko Zigor Kodeko
556. artikulua erreferentzia gisa hartuta– edo adingabeen abandonatze kasu
larriak –Zigor Kodeko 195. artikulua, sorospen eginbeharra ez betetzea
bezalako delituei buruzkoa, erreferentzia bezala hartuta–). Beste batzuk
administrazio bidea jarraituko dute (batik bat, orain arte ordena publikoaren aurkako falta zirenak)
eta beste batzuk delitu arin izatera pasako dira.
Zer portaera pasako
dira delitu arin izatera?
Beste batzuen artean honako hauek:
·
Bere
eginkizunetan diharduela agintaritzari errespetua eta begirunea
galtzea.
·
Animaliei tratu
txarrak ematea eta abandonatzea
·
400 €-tik
beherako ebasketa eta kalteak
·
Egitez tratu
txarra ematearen edo larritasun eskaseko lesioen delitua (ZKko 153. artikuluko genero indarkeria edo etxeko indarkeria
kasuetan izan ezik). ZKko 147.2 eta 2 artikuluak.
·
Mehatxu arinak (ZKko 173.2 artikuluan zerrendatutako pertsonak izan ezik). ZKko
171.7 artikulua.
·
Derrigortze
arinak (genero indarkeria edo etxeko
indarkeria kasuetan izan ezik). ZKko 172.3 artikulua.
·
Irainak eta
iseka arinak (ZKko 173.2 artikuluan
zerrendatutako pertsonak izan ezik), despenalizatuta geldituko dira, eta bide
zibiletik akzioak egikaritu ahalko dira (erantzukizun zibila).
Nola izapidetuko dira
delitu arin horiek?
Erreformako testuko bigarren xedapen
gehigarrian ezartzen den moduan, delitu arin berrien instrukzioa eta epaitzea falta
judizioen araudiari jarraiki egingo da (Prozedura Kriminalaren Legearen 962.
eta 977. artikuluak). Eta Instrukzio epaitegien eta emakumeen aurkako indarkeriaren
arloko epaitegiek izango dute eskumena.
Zer gertatzen da izapidetze prozesuan dauden falta judizioekin?
Erreforma hau indarrean
sartu baino lehenago hasitako falta judizioei dagokienez, delitu arin izatera
pasako diren portaerak araudi berari jarraiki izapidetuko dira, hots,
egungo falten araudiari jarraiki. Despenalizatuta geldituko diren portaeren
kasuan, epaiak soilik egin ahalko die erreferentzia erantzukizun zibilei
(egikarituko balira) eta kostuei.
Zein da funtsezko aldea falta baten eta delitu arin baten artean?
Gure iritziz, funtsezko aldeetako bat da orain arte falta
judizioetatik eratorritako kondena epaiek ez zutela zigor aurrekaririk sortzen,
eta orain aldiz, 2015eko uztailaren 1etik aurrera, delitu arinak epaitzen
diren prozesuetatik eratorritako epaiak zigor aurrekarien erregistroko parte
izatera pasako dira, nahiz eta kasu askotan garrantzi “gutxiko” portaerak
izan.
Dena den, aurrekari horiek ezingo dira kontuan hartu berrerortze
ondoreetarako (ZKko 22.8 artikulu berria).
Azkenik, aldaketa horrekin lotutako zalantza juridiko
bat ere ekarri nahiko genuke hona: Konstituzionala al da instrukzio epaitegi batek
delitu arin hauen instrukzioa eta epaitzea egitea?
Faltei buruz ari garenean nolabaiteko zentzua izan dezake
instrukzio gabeko prozesuak baitira, nahiko errazak, baina ez al da urratzen
araudi horrekin bereizketa printzipioa eta epaitze organoa “ez kutsatzearena”?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure ekarpenagatik.