Zigor arloko formulario sorta bat eguneratu dugu, eta horrez gainera, formulario berri bat ere jarri dugu abokatu eta prokuradoreen eskura. Guztiak justizia.net webgunean eta e-Toolbarrean daude kontsultagai.
Honako hauek dira euskara eta lege aldetik eguneratu ditugun formularioak:
- 001. Delituarengatik (edo faltarengatik) kaltetutako pertsonaren idatzizko salaketa
- 004. Delituarengatik kaltetutako edo ofenditutako alderdiaren kereila
- 014. Inputatuaren, prozesatuaren edo akusatuaren idazkia, abokatua eta prokuradorea izendatzekoa
- 041. Atxilotuaren ezkontide edo senitartekoaren idazkia, habeas corpus eskatzekoa
- 042. Defentsaren idazkia, erruztatu edo prozesatuaren behin-behineko askatasuna fidantzarekin eskatzekoa
- 043. Defentsaren idazkia, erruztatu edo prozesatuaren behin-behineko askatasun fidantza gabea eskatzekoa
- 052. Akusazio partikularraren idazkia, kautelazko neurriak aplika daitezela eskatzekoa
- 057. Erruztatuaren defentsaren idazkia, dokumentu bidezko eginbidea eta beste inputatuaren deklarazioa proposatzekoa
- 063. Erruztatuaren defentsaren idazkia, aurretiazko eginbideak artxiba daitezela eskatzekoa
- 081. Idazkia, sumarioari amaiera emateko autoarekin bat PKLko 627. art.ko instrukzioko izapidea betetzekoa eta ahozko judizioaren hasiera eskatzekoa
- 084. Akusazio partikularraren idazkia, PKLko 790-1 art.ko eginbide osagarriak eskatzekoa
- 085. Akusazio partikularraren idazkia, largespena eskatzekoa
- 088. Akusazio partikularraren idazkia, kalifikaziokoa eta froga proposatzekoa
- 089. Prozesatuaren (erailketa frustratuaz akusatuaren) defendatzailearen idazkia, kalifikaziokoa eta froga proposatzekoa
- 091. Defentsaren kalifikazio-idazkia, akusazioarekin ados dagoela adieraztekoa
- 094. Akusazio-idazkia
- 095. Defentsa-idazkia
- 112. Defentsaren idazkia, prozesatze-autoaren aurka erreforma-errekurtsoa eta, modu subsidiarioan, apelaziokoa jartzekoa
- 113. Defentsaren idazkia, behin-behineko askatasuna ukatzearen aurka erreforma-errekurtsoa eta, modu subsidiarioan, apelaziokoa jartzekoa
- 143. Akusatuaren defentsaren idazkia, epaia apelatzekoa
- 144. Akusazio partikularraren idazkia, epaia apelatzekoa
- 145. Akusatuaren defentsaren idazkia, apelazioa inpugnatzekoa
Horrez gainera, zigor arloko bilduman txertatu dugun formulario berria hauxe da:
- 040. Atxilotuaren idazkia, habeas corpus eskatzekoa
Formulario jakinen bat behar baduzu euskaraz eta gure zerrendan ez badago, jakinarazi iezaguzu helbide elektroniko honetara mezua bidalita: epaibi@aju.ej-gv.es
Azkenik, abokatua edo prokuradorea bazara, eta e-Toolbar tresna informatikoa zure bulegoan izan nahi baduzu, bete eskaera orri hau eta jarriko gara gu zurekin harremanetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat
Mila esker zure ekarpenagatik.