2015-09-08

Boliviako funtzionarioek hizkuntza indigena bat jakin beharko dute

2015-09-08 Auzia Euskaraz!

Uztailaren 31z geroztik, Boliviako funtzionarioentzat beharrezkoa da gaztelaniaz gain 36 hizkuntza indigenetako bat jakitea. Boliviako Konstituzioaren 234. artikulua bete du horrela gobernuak. 2012ko lege batekin, bertako hizkuntzarik ez zekiten funtzionarioei hiru urteko epea eman zien gutxienez bat ikasteko. Lege horrek mota guztietako karguei eragin die: irakasleei, poliziei, militarrei...

La Paz hiriburuan egindako ekitaldian, presidenteak 2.500 ziurtagiri banatu zituen bertako hizkuntza indigenaren bat hitz egiteko gai diren langile publikoen artean, eta herriari zerbitzu hobea eskaintzeko urrats garrantzitsua dela azpimarratu zuen.

Iturria:  www.berria.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.