2015-09-22

Botere judizialaren eta unibertsitatearen arteko lehenengo topaketa

2015-09-18 Auzia Euskaraz!

"Justizia krisi garaian" jardunaldiak egin dira Bilbon, EHUko Bizkaia Aretoan, irailaren 14 eta 15ean. Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialak eta EHUk antolatutako ekimenean hainbat magistratu eta katedradunek hartu dute parte hizlari bezala. Besteak beste, Carlos Coello, Iñaki Esparza, Iñaki Subijana, Patxi Etxeberria, Luis Garrido, Iñaki Lasagabaster, Urko Giménez, Norberto de la Mata, Jesús Alfonso Poncela, Jon Mirena Landa, Edmundo Rodríguez eta Ana Seisdedos. Bi egunez, sektoreko profesionalen eztabaidagai nagusi izan dira botere Judizialaren politizazioa, ustelkeriaren aurkako borroka, espetxealdi iraunkor berrikusgarria, utzarazpenak eta zaintza partekatua.

Lehenengo edizio honek hasiera izan nahi du, urtero arlo juridikoko gaiei buruz eztabaidatu eta sakontzeko erreferentziazkoa bihurtu nahi duten urteroko jardunaldia antolatzeko. Horrez gain, Botere Judizialaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren artean ezagutza trukatu eta hartu-emana aberastea ere nahi da.

Aurrerago, jardunaldi hauetako materiala argitaratu egingo da, profesional, irakasle eta ikasleen eskura egon dadin.
Egitaraua kontsultatzeko egin klik hemen.


Jardunaldien aurkezpen ekitaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.