2015-09-29

Irailak 26: Hizkuntzen Europako Eguna

2015-09-29 Auzia Euskaraz!

Irailaren 26an, 2001etik urtero egiten den bezala, Hizkuntzen Europako Eguna ospatu zen. Euskara, Europako 68 hizkuntzetako bat da eta munduan hitz egiten diren 6.000 hizkuntza baino gehiagoren arteko bat. Munduko hizkuntzen %95ek milioi bat hiztun baino gutxiago dauzkate eta %50ek, 10.000 baino gutxiago. Hizkuntza hauetariko gehienak ez dira idazten, eta ez dira hezkuntza antolatuan eta hedabideetan erabiltzen: ez daukate estatu-nazio estatusik. Munduko hizkuntzen erdia desagertzeko arriskuan dago.

Europako Hizkuntzen Egunaren harira, Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen adierazpena irakurri dezakezue hemen: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/28385-irailak-hizkuntzen-europako-eguna

Eta euskara, non kokatuko zenuke?

Euskarak 800.000 hiztun inguru ditu. Hiztun kopuruaren araberako sailkapen batean non kokatuko zenuke euskara 1etik 10erako eskala batean? 1ean hiztun bakarreko hizkuntzak egongo lirateke eta 10ean munduan hiztun gehien dituen hizkuntza, hau da, txinera mila milioi hiztun baino gehiagorekin. Hori da Kike Amonarrizkek beheko artikuluan proposatzen digun ariketa. Ziur erantzunak harrituko zaituela!


Hona hemen Europako hizkuntzen mapa:




(Iturria: www.badubada.com)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.