2015-10-01

Agur idazkari judizialei

2015-10-02 Auzia Euskaraz

Atzo, urriak 1, Botere Judizialaren Lege Organiko (BJLO) berria sartu zen indarrean, eta horren ondorioz, idazkari judizialen kidegoaren izena aldatu egin da: atzoko egunaz geroztik horretatik Justizia Administrazioaren letraduak izango dira.

Izenarena ez da aldaketa bakarra, izan ere, BJLOren erreformaren bitartez, Justizia Administrazioaren letraduek eskumen gehiago dituzte orain, esaterako, bitartekaritza, izapidetza edo prozedura monitorioak ebazteko ahalmena.

Baina erreformak ez dio soilik kidego horri eragiten, Justiziaren antolakuntza hobetzeko neurri-sorta baitakar. Hauek dira helburu orokorrak: organo judizialen erantzuteko denbora-tarteak laburtzea, espezializazio handiagoa erdiestea eta euren eskubideen defentsan auzitegietara jotzen duten herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea. Gehiago jakin nahi izanez gero, jo blog.justizia.net webgunera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.