2015-10-19

EMAN ZEURE EUSKARA!

2015-10-19 Auzia Euskaraz!


Auzia Euskaraz proiektuaren baitan arlo juridikoko eragile euskaldunen sarea eratzen ari gara.  Helburuak: esparru juridiko bereko zein desberdinetako kideek elkarren berri izatea, informazioa partekatzea eta euskaraz lan egiteko tresnak (tresna informatikoak, kontsulta zerbitzua, formulario juridikoak, lexiko normalizatua…)  eskuragarri jartzea…

Komunitateko kide diren eragile juridikoak:
•    epaile eta magistratuak
•    abokatu eta prokuradoreak
•    idazkari judizialak   
•    unibertsitateko irakasleak
•    epaitegietako funtzionarioak   
•    auzitegietako medikuak
•    lantalde psikosozialeko langileak   
•    fiskalak
•    Notarioak
•    Zuzenbide arloan dihardute beste hainbat profesional

Komunitateko kideak euskara emaile izango zarete. Jakin ezazue euskara emaileen datu basea kontsultagai izango duzuela aurki. Justizian euskaraz aritzeko prest bazaude, eman izena euskara emaileen komunitatean.

Izena emateko bi aukera:

•    Bete formulario hau
•  Abokatu edo prokuradorea bazara, izena emateko orriak aurkituko dituzu abokatu eta              prokuradoreen elkargoetako bulegoetan 

Euskara emaile izateagatik beheko irudian ageri den mahaigainekoa jasoko duzu, zure lanlekura gerturatzen direnei euskaraz egitera gonbidatzeko.


 Eman izena eta jarriko gara zurekin harremanetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.