2015-10-06

Gernikako euskara emaileen artean adostutako neurriak aurkezten ari gara

2015-10-07 Auzia Euskaraz!


Auzia Euskaraz martxan jarri genuenetik, argi daukagu justiziako euskararen erabilera normalizatzeko eragile juridiko euskaldunen arteko elkarlanak eta komunikazioak ardatz izan behar dutela. Euskara arlo prozesalean normalizatu dadin prozedura errazenetik hasita, espediente konplexuenetaraino bide luzea dugu jorratzeko. Bidea egiten ari gara eta ematen ditugun urratsak sendoak dira, horregatik, egitasmo honetan, bai Gernikan eta bai Bergaran, parte hartzen ari zareten denon lana eskertu nahi dugu, bidelagun zaretelako.




Eskuartean daukagun erronkari erantzuteko  “Eman zeure euskara” kanpaina abiatu genuen ekainean Gernika eta Bergarako epaitegietan. Kanpaina horrekin euskara emaileen komunitatea sortu eta partaideekin elkartuta, bi epaitegi hauetako euskararen normalizazioan aurrera egiteko eragile juridiko guztien artean neurri zehatzak adostea lortzen ari gara.



Uztailean euskara emaileekin egin genituen bileretan hainbat proposamen jaso genituen. Hortik abiatuta, irailean, beste urrats bat eman dugu: proposamen horiek epaile eta idazkari euskaldunekin aztertu ditugu. Honako hauek izan dira Gernikako bi epaile euskaldunekin adostuta martxan jarriko ditugun neurriak:



Neurriak euskara emaileei aurkezteko bilerak egiteari atzo ekin genion. Neurri horien zabalkundea eta jarraipena nola egingo dugun ere erabakiko dugu bileretan.

Neurri txiki eta egingarrietatik hasi gara; gure asmoa da neurri horiek finkatu eta modu progresiboan neurri gehiago adosten joatea eragile guztien artean. Berriz ere eskerrik asko parte hartzen ari zareten guztioi.


EMAN ZEURE EUSKARA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.