2015-11-13

HIZKUNTZEN GINKANA: 1. Galderaren erantzuna eta bigarren galdera


 2015-11-13 Auzia Euskaraz!


 

1.GALDERAREN ERANTZUNA

Erantzun zuzena: 8, 9 edo 10

Munduan 6.909 hizkuntza daudenez, horiek 0-10eko eskalan ordenatzeko hiztun kopuruaren arabera, 0tik 10erako tarteetan banatuko ditugu hizkuntza guztiak. 628 hizkuntza inguru egongo dira 0tik 10erako tarte bakoitzean; 11 tarte dira guztira (0-1-2-3-4-5-6-7-8-9-10).


Milioi bat hiztun baino gehiago dituzten hizkuntzak 389 omen dira, eta 100.000 eta milioi bat hiztun artekoak, 895.

Hiztun gehien dituztenen tartean sartuko ditugu milioi bat hiztunetik gora dituzten hizkuntza guztiak (389) eta 100.000-1.000.000 hiztundun 239 hizkuntza. Horrela, 10eko zati horretan guztira 628 hizkuntza kokatzea lortuko dugu.

Eskalaren  9. tartean, hiztun gehien dituzten hurrengo 628 hizkuntzak sartuko ditugu. 10. tartean sartu ez ditugun 100.000-1.000.000 hiztundun 656 hizkuntza geratzen zaizkigu, eta denak ez direnez 9.tartean sartzen, 8. tarterako utziko ditugu horietako 28.

Beraz, euskarak 800.000 hiztun inguru dituenez, 8tik gora dago hiztun kopuruari dagokionez (8a barne). Erantzun zuzenak, ondorioz, 3 izan daitezke: 8, 9 eta 10



2.GALDERA

Euskal Herriko zein hiriburutan dago euskal hiztun gehiago?

Erantzun hemen klik eginda

Azaroaren 17ko 15:00ak arte bidali ahalko duzu 2. galderaren erantzuna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mila esker zure ekarpenagatik.